Garaikok eta Goitik bat egin dute diseinuaren eta inpresioaren alorrean zerbitzu integrala emateko asmoarekin komunikazio grafikoaren ikuspegitik.

Gure lanbidea gustuko dugu eta horrek garamatza gure proiektuetan % 100a ematera. Zure proiektuari soluziorik egokiena emango diogu. Emaitzarekin ez zara damutuko!

Ez gara erraz konforme gelditzekoak. Harantzago joan nahi dugu. Zure irudiaz harro nahi zaitugu.

elkartu

Juntatu, hitz egin, asmoak elkartrukatu. Lehen harremana giltzarria da talde teknikoak bezeroak espero duena identifikatzeko eta proiektuaren puntu inportanteez jabetzeko.

aztertu

Fase honetan analisi-gaitasuna kreatibitatea bezain inportantea da.Izan ere, proiektuari aurreneko forma ematea dago jokoan, aintzat hartuta noski bezeroak aurreko fasean adierazitakoa.

amestu

Orain ematen zaio hasiera ikerketa-, gogoeta- eta lan-prozesuari. Horren ondorioz proposamen bat egingo da, gure asmoak eta balioak aditzera emango dituena

sortu

Honaino iritsita taldearen kreatibitatea isurtzen hasiko da.

jorratu

Inportantea da seguru egotea eta konbentzimendua izatea gure proposamena bezeroaren ideiak eta helburuak jasotzeko gai izan dela eta, akaso, gainditu egin dituela. Adostasuna jaso ondoren, hurrengo faseari ekingo diogu.

gauzatu

Inpresio-sistema bakoitzak ezaugarri propioak eta euskarri egokiak ditu. Bere aukerak eta mugak jakitea arazoei izkin egiten lagunduko digu eta, aldi berean, lan bakoitzaren berezitasun teknikoak aprobetxatzeko beta emango digu.

aurkeztu

Heldu da eguna. Bukatutako lana eskuetan daukagu, errebisatu eta gero, bezeroari bidaltzen zaio plazer izan dezan.

argitara!

Gure lanaren amaiera, azken hau argitara ematen denean amaitzen da.
“Perfekzioa utopia bat da, baina horren bilaketak bikaintasunera eramango gaitu”