Komunikazio
inprimatuaren
alorreko zerbitzuen
hornitzaileak

“Gure bezeroen behar eta galdera guztiei, lan talde bakarraren bidez, konponbideak ematea da gure helburua”

Komunikazio inprimatuaren esparruko prozesu guztiak modu azkarrean eta eraginkorrean kudeatzen, aholkatzen eta ekoizten ditugu:

20 urte hazten, ekoizten,
aholkatzen.

Garaiko 1997an sortu zen, Tolosan diseinu eta kopiagintza zerbitzuak eskaintzen zituen familiako negozio txiki modura.

Baina teknologiaren garapenak eta inprimaketa digitalaren goranzko joerak, gure jarduna birsortzera eta komunikazio inprimatuko sektorearen behar berrietara egokitzera behartu gintuen. Teknika berriak ikasiz egokitu eta hazi ginen, zerbitzu berriak eskainiz eta inprimaketa eta aurre-inprimaketa lanen esparruan eskaini genitzakeen era guztietako erreferentziazko aukerak ezagutu genituen, gure eskaintzari/lanari balio erantsi bat gehituz.

Gure ezagutza gure bezeroen beharren erritmoan hazten zenaren jakitun, gure ibilia eraldatuegin zen, gure bezeroentzat modu pertsonalizatuan kudeaketa

eta euskarria eskaintzen zituen enpresa batean bihurtuz: marketing sailak, komunikazio agentziak, enpresa txikiak, behar jakinak dituzten partikularrak…

Horri esker, gaur egun ez gara bezeroen beharrak asetzera soilik mugatzen. Komunikazio inprimatuaren esparruan irtenbideak eta aholkularitza ematen dizkiogu, alor horretako lanak errazteko beharra duen orori.

Gure ezberdintasuna urteetan zehar landu eta hobetu dugun aholkularitzan, kudeaketan, kalitatean eta bizkortasunean oinarritzen da.

logo-garaiko

Kontaktua

San Juan 28 baxua,
20260 ALEGIA
Gipuzkoa

Deitu

T 943 24 60 50
F 943 24 62 24

Sozial

info@garaiko.net
Instagram
Linkedin

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *